dotb Durangaldeko Telebista

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots «Kuikui» ikuskizunarekin azaroaren 6an Abadiñon

Sarrerak eskuragarri daude jada Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots azaroaren 6an egongo dira Abadiñon

ABADIÑO |  Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Abadiñon izango dira igandean, azaroaren 6an, familia osoari zuzendutako “Kuikui” ikuskizunarekin. Emanaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da Probalekuan eta ondoren txokolatada herrikoia egongo da. Sarrerak eskuragarri daude jada Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, 2 euroko prezioan helduentzat eta euro bateko prezioan umeentzat. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera jaso ahal izango ditu.  

Ikuskizun honetan pailazo ezagunek ama lurrari begiratzen diote. Horrela, plastikoz betetako itsasoak, Afrikatik Baionara etorri gura duen Tider migratzailea eta Ilargi baserritarra, Margarita oilo berezia lagun, ikusiko dituzte. Bertatik Kuikui txita jaioko da eta ikus-entzuleek “kuikui” euskarazko txiotxioa abestu ahal izango dute, munduko txorien kantuen sinfoniako beste txiotxio bat.  

Hilaren 6an bertan, goiz osoan, 11:00etatik 14:00etara, umeentzako jarduerak antolatu dira Azokako plazan, eta euria eginez gero, pilotalekura eramango dira. Familia osoarentzako margolan, eskulan, malabar eta animazio tailerrak programatu dira. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.