dotb Durangaldeko Telebista

«Tabira eta Mikeldi ez dira ahaztuta egon, behintzat Gerediagari dagokionez»

Jon Irazabalek bidalitako eskutitza

Jon Irazabalen eskutitza

IRITZIA | Jakitera eman denez, Luis Valdes doktoreak, Tabirako San Pedro ingurua eta Mikeldiko San Bizente baseliza egon zen lekua aztertuko ditu, eta Durangoren jatorria sakonago ezagutu ahal izango dugu. Ikasketa horiek egiteak pozten nau, baina Tabira eta Mikeldi ez dira ahaztuta egon, behintzat Gerediaga Elkarteari dagokionez. 

Aita Vicente Zavalak egindako lan handia aipatu gabe ezin da Tabirari buruz hitz egin. Baina bere lanak ez ziren bakarrak izan, Luis Valdes doktorearen ikasketak lehenak izango ez diren bezala. 1989an Tabira birmoldatu zenean, Gerediaga Elkarteak eskatuta,  Udalak Iñaki Garcia Camino, Bilboko Arkeologi Museoko egungo zuzendariari eskatu zion inguru horren azterketa arkeologikoa egitea. Unea aprobetxatuz, Concepcion de la Ruak, EHU-UPVko Antropologia Laborategiko zuzendariak, Durangoko kondeen aztarnak dituzten eliza barruko sarkofagoak, ikertu zituen.

2012an, Tabirako eliza eta ingurua berriro aztertu ziren. Elizaren barrualdea georadarrez arakatua izan zen eta hormen fotogrametria egin zen. Kanpoaldeko hilobiak aurkitu ahal izan ziren. Ikerketak Belen Bengoetxeak, EHU-UPVko Letren Fakultateko dekanoak, eta Teresa Camposek, arkeologian doktoreak, garatu zituzten.

Mikeldiko San Bizente baseliza zegoen eremuan, etxebizitzak eraiki aurretik, 1991an Amaia Basterretxea, Bilboko Euskal Museoko zuzendari ohiaren zuzendaritzapean indusketak egin ziren, XI. eta XII. mendeetako aztarnak aurkituz. 

Gure iragan aztertzen jarraitzen dela egiztatzea pozgarria da. Baina elkarte eta pertsonek gure kultur ondarearen alde egin duten borrokarena memoria zein erran galtzen dugun ikusteak pena ematen du. Borroka eta lan haiek gabe, gaur egun, hain harro sentitzen garen eraikin eta elementu askok ez zuten iraungo.

Jon Irazabal Agirre.

1 comentario en “«Tabira eta Mikeldi ez dira ahaztuta egon, behintzat Gerediagari dagokionez»”

  1. Habrá que pedir permiso a Gerediaga para hacer estudios históricos…
    Las prospecciones realizadas en 1988 (no 1989) consistieron en dos catas, una en la casa del sacristán y otra en el lado Sur y en estudio antropológico de los restos de los sepulcros. Las realizadas en el 2012 consistieron en una prospección en el pórtico Sur y una inspección mediante georadar en el interior de la iglesia. CONCLUSION: hay mucho por investigar en Tabira.
    En Mikeldi más de lo mismo, sólo se excavó el interior de la ermita y el pórtico.
    TODO ESTUDIO ES BIEN VENIDO y no es patrimonio de nadie.
    No tengo esperanza de que localicen nada pero que lo intenten.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.