dotb Durangaldeko Telebista

Trafiko-istripuak prebenitzeko ekitaldia 165 gazteen aurrean aurkeztu da Iurretan

Aurkezpena ostiral honetan izango goizeko hamarretan

Aurkezpena datorren ostiralean izango da

IURRETA | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.

Ostiral honetan, martxoan 25, Iurretako Iurreta LHI Lanbide heziketa zentrora doa Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa bertako gazteen aurrean aurkeztera. Goizeko 10:00etan erdi eta goi mailako zikloetako 165 ikasleri saioa eskainiko diete zentroko areto nagusian, zuzenean. 

HIRU TESTIGANTZA | Bestalde, ekitaldian zehar hiru lagunek testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: Lander San Anton (suhiltzailea), udaltzain bat eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 58 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 146 saio burutu dira, horietan 161ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 30.000 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 87 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian. Jarraian, “Don’t be Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat uzten dizuegu:

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.