Otxandion, urriaren 14an izango den ekitaldian Txitxiburduntzia ere egingo dute partehartzaileek

OTXANDIO/ZALDIBAR | Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Zaldiabarren, igandean, izango den hitzorduan, gertu ditugun belarrak ezagutu eta erabiltzen ikasteko aukera izango da.
Hitzordu berri bi izango dira asteburu honetan Gerediagak antolatuta, Ondarearen Europako Jarduanaldien barruan: Otxandion txitxiburduntziaren jatorria ezagutu eta gero dastatzeko aukera egongo da. Zaldibarren, inguruan ditugun belar eta landareen ezaugarriak ezagutu eta ukendu bat zelan prestatu ikasiko dute partehartzaileek.
URRIAK 14 OTXANDIO / Akelarretik Txitxiburduntzira
12:00 – Hitzaldia, kantaldia eta dastaketa (Mekoleta auzoan, Arkotxe kultur elkartean)
Soinubil elkartearen eskutik Bittor Kapanagak euskaran oinarritutako teoria interesgarriak ezagutzeko aukera izango da. Besteak beste, euskaldunen erlijio zaharraren barruan Txitxiburduntziaren jatorria zein zen azaldu zuen. Topaketa, Bittorrek sortutako abesti batzuk entzuteko ere balioko du. Eta amaitu, sua piztu eta txitxiburduntzia dastatuko dute partehartzaileek.
URRIAK 15 ZALDIBAR / Sorginen prestaketak
11:30 – Ibilbidea eta tailerra
Mentxu Amunategiren eskutik inguruko belarrak ezagutzen eta erabiltzen ikasteko hitzordua izango da. Landareak txikitu eta sutan jarrita ukendu bat prestatuko dute partehartzaileek amaieran. Ez dago zalantzarik mendeetan zehar sendabelarrek garrantzi itzela izan dutela, horien erabilera kontuan hartzekoa dela eta transmisioari esker horien ezagutza eta erabilera gaur egunera iritsi direla.
Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako.
Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar
da izena.