Iaz guztira 95 finalista izan dira erronka osatu dutenak

MENDIA | Zazpigarren urtez jarraian, Zaldai Mendi Erronka martxan da abenduaren 31rarte. Berriro ere, mendizaletasunari bultzada bat emanez, Euskal Herriko zein pirinioetako txoko desberdinak ezagutzeko aukera izango da zerrenda berriko mendietako tontorretara bidea eginez. Ekimen honen helburua, lehiaketaz haratago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea da.
Erronka honetan urte beteko tartean Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi kopuru bai igo behar da gutxienez. Zero eta hamar arteko haurrek gutxienez herrialdetako bost mendi izan behar dira. Kasu honetan aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko «buzoidun» beste edozein mendik ere balio du. 10-18 urte artekoek gutxienez hiru herrialdetako bost mendi eta 18 urtetik gorakoek gutxienez hos herrialdetako hamar mendi.
Erronkan bazkide zein beste adin tarte guztietako mendizaleek har dezake lezakete parte. Izen ematea zabalik HEMEN
95 finalista
Bestalde, Zaldai Mendi Erronka 2022a burutzeko epea bukatuta, 95 finalista izan dira erronka osatu dutenak eta urtarrilaren bukaeran ospatuko den Iurretako VI. Mendi Astearen barruan izango den jaialdian jasoko dute merezitako beraien saria.