dotb Durangaldeko Telebista

‘Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara’ dokumentala aurkeztu dute

Eskualdeko 16-17 urteko hainbat gazterekin egin dira elkarrizketak, betiere, jatorri, genero eta euskararekin harreman ezberdinetakoak

DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateak eta Berbaro elkarteak ‘Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara’ dokumentala aurkeztu dute elkarlanean. Ikusentzunezko lan honetan, Durangaldeko 16-17 urte bitarteko gazteek euskarekiko duten harremana azaltzen dute, eta, besteak beste, eguneroko erabileraren, kezken eta itxaropenen inguruko beraien hausnarketak eskaintzen dizkiote ikusleari.

Dokumentalaren helburua gazteen artean eztabaida sortu eta gaiaren bueltan berbetan ipintzea da. Horretarako, grabaketa prozesuan Berbaroko kideak aritu dira, profesional batzuekin batera. Institutu eta ikastetxeekin harremana egin ostean, Durangaldeako 16-17 urteko hainbat gazterekin egin dira elkarrizketak, betiere, jatorri, genero eta euskararekin harreman ezberdinetakoak. Horrela, dokumentalean Durangaldeko errealitate osoagoa erakustea lortu da.

Idoia Otaduy Mankomunitateko presidentearen hitzetan, “dokumental honek gai interesgarri bat jartzen digu pantaila aurrean, izan ere, asko hitz egiten da gazteen hizkuntza ohiturez, baina ez dugu gazteek diotena entzuten. Askotan helduok gazteen ahotik egiten dogu berba, baina dokumental honetan gazteak jarri nahi izan ditugu berbetan. Eta gauza asko dituzte esateko”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.