Hainbat ekintza antolatu dira, ostiral eta iganderako: kalejira, meza, luntxa, erromeria eta txokolatada, esaterako
AMOREBIETA-ETXANO | Auzoetako jaiei jarraipena emanez, asteburu honetan, Alakao auzoaren txanda izango da. Hala, Alakao jai giroan murgilduko da eta ostiralean, abenduak 13, emango die hasiera festei, goizean egingo den kalejirarekin.
Horrez gain, ekintza gehiago antolatu dira ostiral zein iganderako: meza, luntxa, erromeria eta txokolatada, esaterako.
Egitaraua
Abenduak 13, ostirala
11:30 Kalejira Alakotik ermitara
12:00 Meza
Ondoren luntxa eta erromeria
Abenduak 15, domeka
11:30 Kalejira Alakotik ermitara
12:00 Meza. Ondoren Luntxa, erromeria eta txokolotada


