dotb Durangaldeko Telebista

Zornotzan 3.500 dantzari eta 70 talde batu dira Bizkaiko Dantzari Egunean

Jai honen 44. edizioa izan da aurtengoa

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotza Bizkaiko kultur gune nagusi bihurtu da igande honetan Bizkaiko Dantzari Egunaren ospakizunarekin. Jai honen 44. edizioa izan da aurtengoa eta 3.500 dantzari eta 70 dantza-talde bildu ditu. Igande honetan, beraz, kultura eta tradizioak bat egin dute beste behin ikusleen eta parte-hartzaileen gozamenerako.





Goizean goizetik, San Migel eta San Pedro kaleetan dantza erakustaldiak izan dira. Igandean, halaber, 10:45ean hasi da jaia, kalejira batekin. Kalejira aipatu kaleetan amaitu da, eta, 11:30etik aurrera, Bizkaiko udalerri guztietatik etorritako dantzariek musika herrikoiaren erritmora dantzatu dute. Arratsaldean Luhartz taldeak erromeria eskaini du Zelaieta Parkean, festa amaiera gisa.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime