dotb Durangaldeko Telebista

250 kirolarik hartuko dute parte Durangoko Valentin Juaristi torneoan

Larunbatean ospatuko da Jesuitak Ikastetxeak antolatuta

Torneoa datorren larunbatean ospatuko da Jesuitak ikastetxean

DURANGO | Bilbotik, Iruñeatik eta Gijondik etorritako infantil mailako 250 neska-mutiko elkartuko dira Durangon abenduaren 2an, larunbata. 

Loiola Indautxu (Bilbo), Colegio San Ignacio (Iruñea), Colegio Inmaculada (Gijon) eta San Jose Jesuitak (Durango) ikastetxeetako 17-18 taldek hartuko dute parte eta saskibaloian, eskubaloian eta futbolean jokatuko dute. Partiduak Jesuitak Durango ikastetxean jokatuko dira goizez eta arratsaldez, 09:00etan hasiko dira goizeko partiduak eta arratsaldekoak 15:00etan. Egunaren amaiera emateko, 19:30ean sari banaketa egingo da, eta, ohitura den moduan, Jesuitak Durango ikastetxeko familiekin batera luntxa egongo da.

Hain justu, familiak dira torneoa 29 urtetan antolatu izanaren arrazoia, eta hori bera azpimarratu du Elena Asenjo Muruagak, Jesuitak Durango ikastetxeko Eskolaz Kanpoko Ekintzen koordinatzaileak: “Nire nebek eta gurasoek parte hartzaile moduan eta antolaketan lagundu zuten, eta ilusio handiarekin eman diot jarraipena proiektuari, baina gehien gustatzen zaidana da gure ikastetxeko familiek elkarlanerako izaten duten erantzuna”.

Valentin Juaristi torneoa tradizio luzea duen txapelketa da, esan bezala XXIX. edizioa izango da aurtengoa; soilik pandemia garaian eten den tradizioa. Jesuiten ikastetxeen arteko torneo bat da eta Juanjo Moreno s.j.ren ideia-proiektua izan zen. Kirolaren eta elkarlanaren bidez giza balioak transmititzea da helburua, ikastetxeko izaerarekin bat egiten duena. 

Txapelketa Gijonen antolatu zuten hasierako urteetan eta hango esperientzia eskertzeko modua izan zen Durangon antolatzea. “Gure egungo familia askok gogoratzen dute Gijongo txapelketa hori, eta Durangok modu berean itzuli nahi izan zien haiengandik jasotzen zuena”, azaldu du Asenjok. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime