Ekitaldiak 16,30ean hasiko dira

ATXONDO.- Atxondoko Guraso Elkartearen eskutik eta udalaren laguntzarekin Gaztainerre ospatuko dute datorren barikuan Apatako plazan.
Ekitaldiak arratsaldeko 16,30ean hasiko dira umeen jolasekin eta 18,00etan Gaztaina jana izango da. Ondoren, 19,30ean Sasoiko eta Bertoko produktuen otzararen zozketa egingo da.


