[dotb.eus] Gaztainerre ospatuko dute barikuan Apatan

Ekitaldiak 16,30ean hasiko dira
Apatako plazan egingo da gaztaina jana

ATXONDO.- Atxondoko Guraso Elkartearen eskutik eta udalaren laguntzarekin Gaztainerre ospatuko dute datorren barikuan Apatako plazan.

Ekitaldiak arratsaldeko 16,30ean hasiko dira umeen jolasekin eta 18,00etan Gaztaina jana izango da. Ondoren, 19,30ean Sasoiko eta Bertoko produktuen otzararen zozketa egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.