Mankomunitateak aurreratu duenez langile berria astelehenean hasiko da


IZURTZA/MAÑARIA.- Izurtza eta Mañariako udala haserre daude dagokien arlo sozialeko langilerik gabe geratu direlako. «Asteetan zehar berarekin kontaktuan jarri nahian ibili ostean, bajan dagoela jakin dugu eta momentuz ordezkatuko ez dela. Ez dugu Mankomunitatetik azalpenik jaso honen inguruan. Herri txikiak garela konziente gara, baina ez da arrazoia bi herri oso gizarte laguntza zerbitzurik gabe uztea. Gainera, Covid-ak sortutako izurritea dela eta inoiz baino gehiago behar dugu gizarte zerbitzu guztiak asebeteta egotea», azaldu dute.
Bestalde Mankomunitateak aurreatu du langile berria datorren astelehean hasiko dela lanean.




