dotb Durangaldeko Telebista

Armendola Kultur Elkarteak Amorebieta-Etxanoko abesbatzak bilduko ditu Agate Deuna ospatzeko

Ospakizuna eguastenean 18:30ean hasiko da, herriko abesbatza ezberdinekin

Ospakizuna arratsaldeko 18:30etan hasiko da

AMOREBIETA-ETXANO | Beste urte batez, Armendola Kultur Elkarteak otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, Amorebieta-Etxanoko abesbatza taldeak bilduko ditu, baita nahi duten herritarrak ere, Agate Deunako koplak abesteko eta, horrela, gure ohiturak bizirik mantentzen jarraitzeko.

Ospakizuna arratsaldeko 18:30etan hasiko da herriko abesbatza ezberdinekin herriko kaleetan zehar koplaren bertsioa abestuz eta 20:00etan denak Herriko plazan bilduko dira bertaratzen diren pertsona guztiekin batera kantatzeko. Ondoren, ospakizuna amaituko da plazako arkuetan luntx bat eginez. Armendola Kultur Elkartetik dei berezia egiten dugu bertaratutakoak baserritar jantzita etor daitezen.

Armendola Kultur Elkarteak mota guztietako ekimen soziokulturalak sustatzea du helburu, baita euskal kultura, historia, hizkuntza, gastronomia eta etnografiei buruzko garapena eta ikerketa ere.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.