Aste honetan konturatu dira gutxienez San Roke egunetik falta dela
ATXONDO | Lapurretaren data zehatza jakiterik ez badago ere, ezezagun batzuek Atxondoko Arrazola auzoko San Roke ermitako kanpaia eraman dute. «Aste hasieran esan zidatenez, San Roke egunean, abuztuaren 16an, bazkaltzen egon zen talde bat kanpaia ez zegoela konturatu zen. San Roketik askotan pasatzen naiz, baina orain arte ez gara konturatu eta ez dakigu noiz gertatu den. Ermita bakar-bakarrik dago eta kanpaia erabiltzeari aspaldi utzi zitzaion, beraz ez dugu faltan bota orain arte», azaldu du Maribi Abendibar elizako arduradunak.
Oraingoz, eta dagokion salaketa jartzeko, ermitako kanpaiarekin argazki bat lortu dute, eta Abendibarrek adierazi du Abadeak, parrokiaren arduradun gisa, lapurretaren berri emango diola Ertzaintzari. «Ermita parrokiarena da eta aseguru bat dugu, eta horri parte emango diogu, baina ez dakigu zerbaitetarako balioko duen».
La realidad supera la ficción. Estas cosas te sorprenden y apenan profundamente. Incluso los básicos de respetos se están perdiendo.