dotb Durangaldeko Telebista

Berrizek «Euskara hamabostaldia» ospatuko du

Abenduaren 16ra arte ekitaldi ezberdinak egongo dira

Ekitaldien programazioa Berrizen

BERRIZ.- “Haurren aurrean helduok heldu” kanpainaren barne kokatzen da aurtengo euskara hamabostaldia Berrizen, eta abenduaren 16ra arte ekitaldi ezberdinak egongo dira.
Horrela, gaurtik hasita eta abenduaren 5era arte, “Haurren aurrean helduok euskaraz” egitasmoa hasiko da Berrizen, Euskal Herriko beste herri batzuekin batera.

Dinamikaren helburua 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea da.

Horrela datozen bi asteotan umeekin dauden helduen artean ahalik eta euskara gehien egitea da helburua. Horretarako, dinamikan parte hartzen ari diren guraso, zaintzaile edo hezitzaileek euskarari eutsiko diote euskara ulertzen duten beste helduekin daudenean. Modu horretan, eragin bikoitza lortu gura da: alde batetik, helduen artean hizkuntza ohituretan eragitea; eta, bestetik, helduak umeentzako erreferentzia positivo bihurtzea hizkuntzari dagokionez.

Bestalde, azaroaren 28an Bertso saio musikatua egongo da Berrizko Kultur Etxean 12:30ean, Miren Amuriza, Iruri Altzerreka, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariekin eta Berrizko bertso eskolaren parte hartzearekin.

Abenduaren 2, “Dorotea” ipuin ilustratuaren aurkezpena izango da Amaia Egidazu egilearekin eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean “Tarzan tratamenduan” 17:00etan Kultur Etxean. Eta abenduaren 4an Kukai taldearen “Hnuy Illa” dantza ikuskizuna ikusteko aukera izango da arratsaldeko 19:00etan.

Egitarauak jarraipena izango du abenduaren 14an. Egun horretan Euskararen Kriseiluak piztu dituzten familiekin amaiera festa egingo da 18:00etatik aurrera. Eta bukatzeko abenduaren 16an Xabier Amurizaren “Uharte bat Venusen eta Etxepare, jalgi hadi batura” liburuaren aurkezpena izango da 18:30ean.

Berrizko kaleak euskeraz jantziko dira beste ekimen batzuekin ere, Berbalapiko hiztegitxoarekin, Berrizko Ahotsak entzunez edota Betikoa, Gertukoa merkataritza kanpainarekin, besteak beste.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.