dotb Durangaldeko Telebista

Gaur, Mañariako Angurretako proiektua ikusteko bisita eta auzo eskolen erakusketa Iurretan

Mañarian bisita gidatua eta kontzertua izango da, Iurretan berriz Askondo plazan auzo eskolen bilakaera ezagutu ahal izango da

Ekitaldi biak gaur izango dira Iurreta eta Mañarian

MAÑARIA/IURRETA.- Gerediaga elkartea, Garai, Mañaria, Iurreta, Berriz eta Zaldibarko udalekin elkarlanean aritu da eta Durangaldeko ondarea ezagutzeko bost ekintza diseinatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Horietako bi asteburu honetan egingo dira.

MAÑARIAKO ANGURRETA HARROBIA.- Victor Arrizabalaga artistak proiektu artistikoa garatzen dabil Mañariko harrobian. Gaur, Iñaki Garcia geologoaren eta artistaren azalpenekin, natur ondarea kultur ondare bihurtzeko asmoa ezagutzeko aukera izango da. Gainera, 4kote taldearen kontzertu laburra ere izango da.

Leku kopuru mugatua egon da bisita honetarako eta dagoeneko bete da Auzo eskolak Iurretan
Auzo eskolen inguruko erakusketa eta hitzaldiak egongo dira Iurretan.

Horretarako, Askondo plazan erakusketa prestatuko dute larunbat arratsaldean eta igande goizean. Urriaren 17an, igande goizean bestetik, auzo eskolen gaineko historia ezagutzeko hitzaldia ere izango da. Auzo eskolei esker, baserri guneetan, urrun zeuden auzoetako umeek aukera izan zuten heziketa publikoa jasotzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Museoko arduradunak izango dira solasaldian parte hartzen. Horrekin batera, Iurretako Goiuria ikastolari buruz egiten dabiltzan ikerketa lanaren aurkezpen laburra ere izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.