dotb Durangaldeko Telebista

«Bizkaian Emakumeak Dantzari» ekitaldia antolatu da martxoak 9rako Durangon

Arratsaldeko 18:00tan Merkatu Plazatik irtengo dira eta kalejira egin ostean, 18:30ak aldera, elizpera helduko dira

DURANGO | Bizkaian Emakumeak Dantzari 2013an sortu zen ekitaldi bat da. Azkenengoz, 2019an egin zen,  eta orain berreskuratzeko premia ikusi dute, horregatik antolatu dugu VIII. edizio hau.

Ekitaldia 2024ko Martxoaren 9an izango da, Andra Mariko elizpean. Arratsaldeko 18:00tan Merkatu Plazatik irtengo dira, eta kalejira egin ostean, 18:30ak aldera elizpera helduko dira ekitaldiari hasiera emateko.

Momentuz, Algortako Itxartu Dantza Taldea, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea, Sestaoko Salleko Dantza Taldea eta Durangoko Tronperri Dantza Taldea eta Txoritxu Alai Dantza Taldeek parte hartuko dute, baina talde gehiago daude baiezkoa emateko zain.

Ekitaldi honen helburu nagusia Bizkaiko Nesken Dantzak ezagutzea, errespetatzea eta galtzen ez uztea da, azken urteetan geroz eta garrantzi gutxiago ematen baitzaie dantza hauei, beste batzuei garrantzi handiagoa emanez.

Araurik gabeko ekitaldia dugu, programa zehatz batekin, beraz, edozeinek parte har dezake (gazte, nagusi, emakume zein gizon).

Dantza saioa amaitu ostean, jai giroan jarraitzeko, erromeria txiki bat ere egongo da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.