[dotb.eus] Abadiñoko EH Bilduk auzo batzarrak antolatu ditu, gaur Zelaietan bihar Muntsaratzen

Bilerak aste honetan izango dira 18:00etan, etzi Matienan
Bilerak aste honetan izango dira

ABADIÑO.- EH Bilduk bilerak antolatu ditu abadiñarren kezkak ezagutzeko asmoz. Horrela, gaur arratsaldeko seiretan Zelaietan, Txanporta Kultur Etxean, batzartuko dira, bihar, ordu berean, Muntsaratzen, bertako lokaletan, eta etzi Matienan, Errota Kultur Etxean. Baserri auzoetan bilerak egin ondoren, “orain nukleo nagusietan, Muntsaratz, Zelaieta eta Matienan  segituko dugu eta auzotar denoi bertara etortzeko gonbita luzatzen dizuegu. Elkarri entzunez eta elkar hitz eginez herriko arazoei irtenbidea eman eta proiektu berriak sortzeko ere” adierazi dute.

Azaldu dutenez, 2017ko abenduan bilerekin hasi ondoren auzo ezberdinetan ibili izan dira eta lehenengo errondan guztira bost auzo bilera egin zituzten. Bileretan 90 bat lagun inguruk hartu zuten parte, “zituzten kezka eta proposamenak azalduz eta gugandik udaletxeko jardunaren zuzeneko informazioa jasoaz. EH Bildutik, bertaratutakoei gure esker onena adierazi nahi diegu eta gainontzekoei ere gonbita luzatu aste honetan hasiko diren bileretan parte hartzeko”.

EH Bildutik balorazio oso positiboa egiten dute auzo bilerotaz, “izan ere, uste baitugu auzo bilerak tresna egokiak direla herritarron elkarlanerako, herri bezala proiektua osatzeko eta herri gisa hazteko”.

Euren esanetan “gure asmoa ez da izan bakarrik bide hau erabiltzea ordea, udaletxetik bide hau jorratzen saiatu gara bai Independenteekin eta EAJrekin. Hala ere, herritarren parte hartzean eman nahi genuen urrats bakoitzeko gobernu taldearen ezezko bat zetorkion. Gure ustez erratuta daude, herri bat ezin delako herriari bizkarra emanez eraiki”.

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.