dotb.eus | Abadiñoko EH Bilduk igerilekuko zerbitzuen tarifak inguruko garestienak direla salatu du

Joan den hilabetean Abadiñoko Udalak aztertu eta tarifak egokitzeko aukera izan zuen
Abadiñoko igerilekuko zerbitzuak garestienak direla salatu dute. Argazkia: dotb.eus

ABADIÑO.- Abadiñoko igerilekuko zerbitzuak inguruko garestienak direla eta horren erantzukizun zuzena udal gobernu taldearena da, izan ere, tarifa horiek udalaren eskumena den ordenantza fiskal bidez erregulatzen dirala adierazi du EH Bilduk komunikabideei bidalitako prentsa-ohar baten bidez.

Joan den hilabetean Abadiñoko Udalak aztertu, berrikusi eta egokitzeko aukera izan zuen baina ” igerilekuak kudeatzen dituen enpresak udalari egindako proposamena soilik irten zen aurrera, hau da, zerbitzu ezberdinak paketeka saldu ahal izatea”.

Abadiñoko EHBilduk igerilekuko egoeraren inguruko hausnarketa sakona egiteko beharrizana azpimarratu zuen, horrela erabilpenei buruzko informazioa aztertu, urteroko sarrera eta gastuen balantzea ikusi, tarifak egokiak diren edo ez aztertu, eta ondoren erabakiak hartzeko. Alderdi politikoaren ustez “guzti hau, enpresaren irabaziei begiratu beharrean, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu bat emateko helburuarekin”.
“Beste herri batzuetan beste tarifa batzuk egotea posible baldin bada, gure herrian zergatik ez? Gaia bere horretan geratu da, eta gobernu taldearen aldetik momentuz ez dago jardun honi ekiteko inongo asmorik. Argi dago, kaltetuak, instalazio hori erabiltzen duten herritarrak dira” azaldu dute.

Abadiñoko Eh Bilduk bialdutako ondorengo konparazio taulan agertzen den bezala, Abadiñoko igerilekuko zerbitzu guztiak inguruko garestienak dira:

 

 

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *