Otsailaren 4an izango da Konbenio Plazan eguerdiko 13.45ean

AMOREBIETA-ETXANO.- Datorren otsailaren 4an urtero lez Agate Deuna egunaren bezperan koplak abesten dira. Hau dala eta Zornotzako Armendola Kultur Alkarteak aurreko urteetan bezala, herriko abesbatzak eta herritar guztiak deitu nahi ditu koplak abestera
Herriko Plazan egingo da alkarretaratzea, eguerdiko 13.45ean Konbenio plazan. Bertan, abesbatza bakoitzak bere koplak abestuko ditu eta gero danok alkarregaz amaituko dute ekitaldia.
Armendola Kultur Alkarteak herritar eta abeslari guztiak animau gura ditu baserritarrez jantzita joan daitezan. Abestu ondoren, otamen txiki bat izango da Herriko Plazan bertan.


