[dotb.eus] Amankomunazgoko Euskara Batzordeak ikur bateratua sortu du Durangaldean

  • 13
    Shares
“Gaur, bihar, etzi…. Durangaldean euskaraz bizi” leloa duen ikurra sortu dute udaletxeetako balkoietan eskegitzeko
Euskararen Egunerako leloa bateratua aurkeztu dute Durangaldean

DURANGALDEA.- Durangaldean euskara sustatzeko egitasmo bateratuak bultzatzeko asmoz, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Batzorde teknikoak ikur bateratuak sortuko ditu euskara zerbitzuko kide diren udalerriekin elkarlanean. Oraingo honetan udalerri ezberdinek Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitarauen berri modu bateratuan emateko elkartu dira euskara teknikariak.

Abenduaren 3a euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna da, euskarari beste hizkuntzen artean dagokion tokia aitortzekoa. “Abenduaren 3a ospatzen dugu, baina egun bakarreko aitortzatik haratago, urteko 365 egunetan egin beharreko erabilera da aldarrikatu nahi duguna” adierazi dute Durangaldeko euskara zerbitzutik. Horregatik, oraingo honetan, “Gaur, bihar, etzi…. Durangaldean euskaraz bizi” leloa duen ikurra sortu dugu udaletxeetako balkoietan eskegitzeko.

Leloaz gain, pankartarako aukeratutako diseinuak ere egiten dio keinu euskararen erabileraren garrantziari “izan ere, Euskaraldia dakarkigu gogora. Euskal hiztunak, herri aginteak eta askotariko gizarte-erakundeak aktibatu zituen ariketa, 2019 eta 2020. urteetan jarraipena izango duena” azaldu dute.

Euskararen Eguneko Udalerrietako egitaraua

Aipatu bezala, euskararen erabilera urteko egun guztietan ekarri behar da lehenengo planora, euskaraz bizitzeko eskubidea eta konpromisoa aldarrikatuz.
Hala ere, abenduaren 3a bera aldarrikapen eta ospakizun eguna izaten da. Hori horrela, Amankomunazgoko euskara zerbitzuko kide diren hainbat udalerritan egitarau berezia antolatu da Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan.
Udal, gizarte eragile eta elkarte ezberdinen elkarlanari esker osatu dira egitarauak, besteak, beste. Azaroaren 28an hasi eta abenduaren 4a bitartean, mota ezberdinetako hainbat ekintza antolatu dira eskualdean.
Amankomunazgoak aprobetxatu nahi du udalerrietan landu diren egitarauetan parte-hartzera gonbidatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.