[dotb.eus] Argazki erakusketa eta Trikitilari txapelketa Zaldibarko San Andresetan

Asteburuan zehar jaietan murgilduko dira berriro ere zaldibartarrak
Jose Agustin Gurruchagak irabazi zuen lehenengo saria “Auditorio especial” argazkiarekin

ZALDIBAR.- Asteburu honetan San Andres jaietan murgilduko da Zaldibar eta gaurko txupinazoaren ostean ekitaldi ezberdinak egongo dira.

Aipagarrienetariko bat Ilargi Argazki taldeak antolatutako XXIX Argazki erakusketa izango da. Pasadan astean lehiaketaren saridunak ezagutu ondoren asteburu honetan ikusgai izango dira Euskal Herria Etorbidean azaroaren azaroaren 29tik abenduaren 1ean. Saridunak Bergarako Jose Agustin Gurruchaga, Iruneko Oscar Gaskón eta Zaldibarko Iñigo Bernedo izan ziren. Bestalde, Herriko saria Joseba Arginzonizek eskuratu zuen.

Eta abenduaren 1ean, 17,30etik aurrera Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Txapelketaren finala ospatuko da Zaldibarko Olazar frontoian.

Bertan sei bikote arituko dira: Irati Arcelus eta Mirari Plazaola, Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi, Julen Labaka eta Garazi Larrañaga, Ianire Segurola eta Elaia Diaz, Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte eta Eider Garro eta Araitz Elizalde.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.