[dotb.eus] Amonarriz, Urdangarin eta ‘Bertsotrama’ Berrizko Euskararen Astean

Martxan dago Euskararen Kriseluaren egitasmoa 40 familien parte hartzearekin
Ostegunean hurbilduko da Kike Amonarriz Berrizera

BERRIZ.- Hainbat ekitaldi antolatu ditu Berrizko Udalak Euskararen astearen barruan. Momentuz martxan dago Euskararen Kriseluaren egitasmoa LH 1. eta LH 2. mailan seme-alaba dituzten 40 familien parte hartzearekin.

Ekitaldien artean Euskaraldiaren 2. edizioaren aurkezpena egingo da. Berriro ere martxan jarriko da hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ekimena, eta azaroaren 28an Kike Amonarriz Berrizera hurbilduko da ekimen honi buruz aritzeko. Bestalde, azaroaren 30ean umeentzako ‘Ene Kantak’ antzezlanaren saio bi egongo dira eta abenduaren 1ean Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallusek ‘Bertsotrama’ saioan hartuko dute parte.

Hurrengo ekitaldia Javier Castro idazlearen “Oizko Errotarri-Harrobiak’ izeneko liburuaren aurkezpena izango da abenduaren 2an. Eta abenduaren 3an zuzeneko ekitaldia egongo da Mikel Urdangarin abeslariaren ‘Margolaria’ dokumentalarekin 18,30ean. Bukatzeko abenduaren 4an Euskararen Kriseilua egitasmoaren amaiera festa ospatuko da.

Ekitaldi guztiak Berrizko Kultur Etxean izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.