[dotb.eus] Antzerkia, musika eta IV. Korrikaldiarekin ospatuko dute Euskararen Eguna Elorrion

Jarduerak asteburu honetan ospatuko dira
Bihar “Ghero” antzezlana ikusteko aukera egongo da

ELORRIO.- Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Eguna. Horren harira, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da asteburuan Elorrion. Azaroaren 29an, ostiralean, Tartean Teatroa konpainiaren “Ghero” antzezlana ikusi ahal izango da Arriolan, 20:30ean Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen.

Azaroaren 30ean, larunbatean, “Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua izango da Gaztetxean, 19:30ean. Bertso-saioan parte hartuko duten bertsolariak: Uxue Alberdi, Maider Arregi, Maialen Akizu eta Nerea Elustondo. Gaiak jartzen Aissa Intsausti izango da, eta Gari Otamendi eta Itziar Etxegia izango dira musikariak. Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Abenduaren 1ean, igandean, “Urratsak euskaraz konpleju barik” IV. Korrikaldia izango da, Herriko Plazan hasiko da 12:00etan eta mozorrotuta joateko eskatu dute. Fanfarrixo taldea izango da girotzen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.