«Sugarren mende: sorgin ehiza Euskal Herrian» izeneko liburu ilustratua aurkeztuko du

IURRETA.- Datorren martxoaren 25ean Asisko Urmeneta nafar irudigilea eta komikilariak «Sugarren mende: sorgin ehiza Euskal Herrian” liburu ilustratua aurkeztuko du Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean arratsaldeko, 18:30ean.
Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarretatik ateratzen du bizimodua Urmenetak eta umorea izan ohi dute ardatz bere lanek. Beste lan batzuen artean Eusklabo Alaiak eta 1620 (2017) eta Nafarroa Beheregaina (2019) argitaratu ditu Urmenetak, eta orain pasadan urtean Sugarren mende: sorgin ehiza Euskal Herrian aurkeztera dator Iurretako Ibarretxe Kultur Etxera.
Sarrera gonbidapenarekin izango da