[dotb.eus] Aurtengo “Agurrik gabeak” omenezko ekitaldiaren gaia oroimenaren transmisioa izango da

Urriaren 29an izango da 19,00etan
Plateruena Kafe Antzokian izango da

DURANGO.- Domeka honetan, urriak 29, “Agurrik gabeak”, borrokalari antifaxisten omenezko X. ekitaldia ospatuko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian arratsaldeko 19,00etan. Aurtengo ekitaldiaren gai nagusia etxean jasotako oroimenaren transmisioa izango da.

Ekitaldia Kristina Mardarasek aurkeztuko du eta transmisioari dagokion gaian, hiru belaunaldiko bi familiako kideek azalduko dute zelan eman den eurenean memoriaren transmisioa.

Ekitaldia Txintxaun antzerki taldearen emankizunarekin eta Ander Erzillaren kanta saioarekin osatuko da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.