dotb.eus | Berrizek euskara bultzatzeko diru-laguntzak onartu ditu

Guztira 13.500 euro emango dira diru-laguntzetan
Diru-laguntzak jaso dituzten jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenak

BERRIZ.- Azkenengo Udal Osoko Bilkuran euskara saileko diru-laguntzak onartu ziren Berrizen.Guztira 13.500 euroko diru-laguntza bideratzen da Euskara sailatik.
Onartutako diru-laguntza bat Berrizko herri haurreskolan umeak dituzten familiei zuzenduta dago. Diru-laguntza hauen xedea, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko laguntza eskaintzea da, Berrizko haurreskolan umeak dituzten familiei laguntzea, haurreskolako zaintza eta hezkuntza gastuak ordaintzen. Banakako laguntza horien hartzaileak izango dira lanean ari diren gurasoak, eta/edo arazo bereziak dituztenak; ekonomia aldetik, familiako egoera bereziagatik (familia ugariak izateagatik, umaldi bakar batean ume bat baino gehiago ekarri izanagatik, ume elbarriak izateagatik, e.a.)
Eskatzaile bakoitzari dagokion tarte edo tramoa familiaren diru-sarreren araberakoa izango da, familien kide kopurua eta errenta-mugak kontutan hartuz. Bi laguntza mota ezartzen dira, haurrak haurreskolan ematen dituen orduen kopuruaren arabera, egonaldi laburra (5 ordu) eta egonaldi luzeakoa (8 ordu).
Banakako diru-laguntza edo laguntza ekonomikoak, xede horretarako dagoen aurrekontuaren menpe egongo dira. Eskaerak aurkezteko epe bakoitzerako, urte osorako dagoen aurrekontuaren erdia izendatuko da. Eskaera guztiak sailkatuta, guztien batuketa, eskaera eperako eskainitako aurrekontu kopuru osoa baino handiagoa bada, proportzio berean murriztuko dira zenbateko horiek, aipatutako kopurura heldu arte.
Araudi honen iraupena, indarrean dagoen urtearen abenduaren 31ra arte izango da eta zenbatekoa gehienez: 3.000€

Onartu den beste diru-laguntza bat ikasturtean zehar euskara ikastaroak egiteagatik ematen dena da.
Berrizko Elizateko Udalak oso garrantzitsutzat irizten dio helduen euskalduntzean eta alfabetatzean eragiteari, horri esker, Berrizko euskaldunen portzentajea handituko delako. Horrexegatik, hain zuzen, aurrekontu partida bat ezarri du ikasturtean zehar euskalduntze ikastaroetara doazen Berrizko biztanleei bekak emateko.
Deialdiaren xedea ondorengo hau da: ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten Berrizko biztanleentzako bekak emateko baldintzak arautzea, norgehiagoka erregimenean, halaxe agertzen baita Berrizko Udalak onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian.
Dirulaguntza horien onuradun izango dira Berrizen erroldatuta egon eta aipatutako euskara ikastaroak egiten ari direnak euskaltegi eta barnetegi homologatuetan. Ez zaie diru-laguntzarik emango IRALE, HAEE bidezko ikastaroak egiten dituztenei.

Eta hirugarren diru-laguntza Berrizko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek errotuluak eta webguneak euskaraz/elebidun jartzeagatik ematen dena da.
Diru-laguntzen helburua izango da merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduen kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzea. Berrizko udalaren Euskara Zerbitzuak doako aholkularitza zerbitzua eskainiko die interesatuei.

Jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenak

Aurreko urteetan bezala Berrizko Udalak diru-laguntzak emateko oinarriak arautzea Berrizko udalerrian egingo diren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenetarako da, aurreko urteetan Fernando Torrecilla, Etxe,Miren Amuriza eta Sandra Petrel bezalako berriztarrek jaso dutenek.
Diruz laguntzeko eskatzen diren programek, baldintza hauek bete behar dituzte eskatzaileak berriztarrak izatea; berriztarren artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak eta Kultur ekoizpenak euskaraz eta herrian bertan eragitea.
Honetaz gain beste balorazio-irizpideak ere kontutan hartuko dira genero ikuspegia, eragin eremua edota ekintzaren kalitatea eta euskararen zabalkuntzan, erabileran izan dezakeen eragina, edo gizarte inklusiboa eta elbarritasuna kontutan hartzea, besteak beste.
Diru-laguntza deialdi honen kreditu osoa udal aurrekontuan finkatuko da urtero. Diru kopuru hori diru-laguntzak emateko bestekoa ez bada, eskari guztien artean proportzionalki hainbanatuko da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *