[dotb.eus] Bertoko eta sasoiko produktuen aldeko ekimenak egingo dituzte Durangaldeko eskolek

Gaurtik hasita hainbat ekimen egingo ditu Berton Bertoko taldeak
Aldarrikapenetik haratago joatea erabaki du Berton Bertoko taldeak

DURANGALDEA.- Berton Bertoko taldeak barnean dauden eskolek ideietatik errealitatera jausi bat emango dute hurrengo egunetan. Jakina da, bertoko eta sasoiko produktuak eskoletan sukaldatuak izan daitezen eskatzen ari direla gurasoak.

Aldarrikapenetik haratago joatea erabaki dute oraingoan eta eskola ezberdinetan teoriatik praktikara pasatuko dira.

Hurrengo egunetan, Durangaldeko eskola ezberdinetan antolatuko diren ekimen ezberdinak. Horrela, gau rbertoko ekoizleen produktuen dastaketa egin dute Maiztegi Herri Eskolak. Zabalarran maiatzaren 29an bertoko produktuekin egindako meriendak eskainiko dituzte, eta Abadinoko eskoletan ere egun berean, 29an, bertoko produktuak eskainiko dituzte meriendarako. Bestalde Zaldibarren ere datorren astean bertoko produktuak eskainiko dituzte meriendarako.

Eta Atxondon PLANTO egingo dute astebete. Atxondoko eskolako gurasoak umeak jantokitik ateratzea erabaki dute. Astebetez, eskolako jantokia hutsik egongo da. Gurasoek jai hartu dute eta txandaka umeak zaindu, janari prestatu eta bazkaltzen emango diete. Horretarako herriko jatetxeen eta elkarte ezberdinen laguntza ere izango dute.

Atxondoko eskola astebetez jantokitik jangelara pasatuko da, eta bere ikasleek bertako eta sasoiko produktuekin bazkalduko dute. Durangaldeko beste lau eskolekin -Zabalarrako eskolako, Zaldibar eskola eta Orobiogoitia institutua- batera sukaldea eskatzen ari da Atxondoko eskola. Joan astean Eusko Jaurlaritzan izandako bileraren ostean lau ikastetxe hauek hezkuntza sailari bilera bat eskatu diote sukaldeak ikastetxe horietan ahal bait arinen ipintzeko.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.