[dotb.eus] Berton Bertoko taldea Eusko Jaurlaritzaren jangelen batzordera joango da

Bihar, maiatzaren 17an, hurbilduko dira Eusko Jaurlaritzara
Berton Bertoko taldea Eusko JaurlaritzaMaiatzaren 17an egingo

DURANGALDEA.- Berton Bertokoa ekimena aurrera darrai eta hori adierazteko bihar,maiatzak 17an Eusko Jaurlaritzara joango da. Lakuan sortu den Jangelen afera aztertuko duen batzordean agerraldia egingo du eguen honetan.

Taldeak, hiru eskari nagusi eramango ditu batzorde horretara. Alde batetik legea aldatzeko eskaera egingo dute eskola bakoitzak bere jangela eredua erabakitzeko aukera izan dezan. Bigarrenez  Atxondo herri eskolan, Iurretako Orobiogoitia instituan, Durangoko Zabalarra eskola eta Zaldibarko eskolan
sukaldea jarri dezatela ahal bait arinen. Eta azkenik Berton Bertoko barne biltzen dituzten bederatzi eskoletan eta institutuan, bertoko eta sasoiko produktuak sukaldatuak izan ahal izateko, hezkuntza sailak eman ditzala eman beharreko pausuak.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *