[dotb.eus] [bideo] Durangaldeko eskoletan sukaldea ahal bait arinen jartzea eskatu du Berton Bertokoak

Durangaldeko eskolek beraien egoera azaldu dute
Durangaldeko eskola publikoek sukaldea bereizketarik gabe jartzea eskatu dute. ARGAZKIA: dotb.eus

DURANGALDEA.- Berton Bertokoa egitasmoak aurrera darrai bere helburua lortzekotan. Eusko Jaurlaritzak argitaratu duenez eskoletan sukaldea jartzea 2019-2023 Hezkuntza Azpiegituren Planean jasota dago.

Hau dela eta, Durangaldeko eskolak batu egin dira bakoitzaren egoera azaltzeko. Horrela, eskola batzuetan Eusko Jaurlaritzako teknikariak bertati pasatu dira proiektu bat martxan jartzeko, beste kasu batzuetan ez dira pasatu, eta sukaldea beranduago eskatu dutenek oraindik ere ez dute jaso erantzunik jakitzeko aukera hori izango duten edo ez.

Beraz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatu diote Durangaldeko eskoletan “ahal bait arinen eta bereizketarik gabe” jartzea eta jantoki eredu berria diseinatzerakoan hezkuntza eragileekin elkartu dadila “gure eritzia ezagutzeko eta “denon artean eredu berri, osasungarri, jasangarri, hezitzailea eta hezkidea egin dezagun” azaldu zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.