Atzo goizean banatu ziren sariak kategoria bitan

DURANGO.- Atzo goiz goizetik hasi zen III. Book Trailer Lehiaketaren emanaldia eta ondoren sari banaketa izan zen. Guztira 66 lan aurkeztu dira bi kategorietan adinaren arabera banatuta.
Irabazleak A kategorian:
Ikastetxe parte-hartzaileenari saria: San Antonio Ikastetxea
Publikoaren saria: Zabalarra Eskolako «Gerrak ez du izenik» Ixone, Nadia, Maria eta Maider
Gidoiaren saria: Durangoko Institutuaren «Urtebete itsasargian» Izaro Monje, Maier Moisel eta Nora Arana
Lan irabazlea: Durangoko Institutuaren «Urtebete itsasargian» Naia Egiraun, Irati Pagonabarraga eta Uxue Azpitarte.
Irabazleak B kategorian:
Ikastetxe parte-hartzaileenari saria: Durangoko Institutua – Aipamen berezia Jabi Iraeta Institutoko liburuzainari ekimen honen alde egindako lan guztiagatik.
Publikoaren saria: «Udaberririk ankerrena» Eider Kortabarria eta Esti Unzueta.
Gidoi onenaren saria: «Udaberririk ankerrena» Saioa Graña eta Sandra Palacios.
Lan Irabazlea: «Gerrak ez du izenik» Paula Bikandi



