[dotb.eus] [bideoak] Martxoak 8, Emakumeok Planto! Greba Feminista!

Pasadan ostegunean mugimendu feministako partaide bi, Marisa Barrena eta Ane Arbeo, dotb Durangaldeko Telebistan egon ziren
Pasadan osteguneko programaren momentu bat

DURANGO.- Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten. Aurtengo martxoaren 8an, Euskal Herriko mugimendu feministak, Durangokoak kasu, bat egin nahi du Emakumeok Planto aldarriarekin, eta Durangoko emakume guztiak grebara deitzen ditugu.
Ekonomia eraldatu nahi dugu. Egungo eredu ekonomikoa bere oinarrietatik eztabaidatzearen aldeko apustua egingo dugu. Enpleguen eta zaintza lanen bidezko eta berdintasunezko banaketa nahi dugu, eta ondasun komunak pribatizatzeari utz diezaiotela exijitzen dugu. Sexuaren araberako lan banaketa suntsitu nahi dugu, eta pertsona zein erakunde publiko orok zaintzen kudeaketan duen ardura bere gain har dezala. Atzerritarrei buruzko legea, migrazio politikak eta gizarte politikak etengabe gogortzen eta murrizten ari direla salatzen dugu, horiek guztiek emakumeak* larri erasaten dituztelako. Hierarkiak ezartzen eta pertsonen ezaugarri bereizgarriak zigortzen dituen egungo pentsamendu arrazista eta kolonialarekin hautsi nahi dugu. Aniztasunak ondasun komun bezala duen balioa nabarmentzearen alde gaude. Politikan eta ekonomian erabakitzeko ahalmena duten eremuetan berdintasunez parte hartu nahi dugu; espazio horietan, ikuspegi feministaz gain, ikuspegi intersekzionala ere txertatu nagi dugu, jatorri, klase, adin, etnia, aniztasun funtzional, sexu joera eta genero identitatearen ondorioz zeharkatzen gaituzten diferentziak aztertzeko. Indarkeria mota orotatik aske dagoen bizitza nahi dugu, gure gorputz, gure sexualitate eta gure lurraldeari dagozkien erabakiak hartzeko dugun eskubidea aitor diezagutela.
Durangoko M8 Greba Feminista

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *