[dotb.eus] Bigarren eskuko azoka ospatuko da Iurretako Plazaratu Astearen barnean

Bihar izango da 10:30etik 14:30era
Plazaratu Astea ospatzen ari dira Iurretan ekainaren 18tik 23ra. ARGAZKIA: Iurreta Plazaratu

IURRETA.- Iurreta Plazaratu mugimendua Plazaratu Astea ospatzen ari da ekainaren 18tik 23ra bitartean. Laster urtebete betetzen denean mugimendua jaio zenetik, eta dinamikari jauzi bat emateko San Juan bezperetan ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte.

Horrela, Herriko plaza biziberritzearen alde, ekintza ugari eta anitzak egongo dira astean zehar eta Iurretako talde, sortzaile eta herritarren partaidetza bultzatuko du ekintzetan.

Aipagarria izango da ekainaren 21ean Abadetxearen historiari buruz egingo den solasaldia. Abadetxea plazaren bizitzan garrantzi handikoa izan da hamarkada luzetan, eta hutsik dagoenetik eragina igarri da herriko mugimendu soziokulturalean. Eraikinaren ateak zabaldu zituen Julen Kaltzada abadeak zioen bezala, “ha etxea ez da nirea, herriarena baino”.

Bestalde, ekainaren 22an Bigarren Eskuko Azoka antolatuko dute. Arropa eta tresnen berrerabilpena sustatzeaz gainera, kultur aniztasuna ere sustatuko da egun horretan. Izan ere, jatorri anitzetako jatekoa dastatu ahalko da, Iurretako komunitate kulturalek eskainita. Gauez, plaza antzoki handi bihurtuko du Boluda Kabaretak, Cecilia Paganini eta Gorka Ganso herriko artisten eskutik.

 

 

EGITARAUA:

EKAINAK 21 barikua
Arratsaldepasa plazan

EKAINAK 22 zapatua
10:30-14:30 Bigarren Eskuko Azoka. Inskripzioa Gauargi eta Oreka tabernetan zein iurretaplazaratu@gmail.com (+ Jatekoa: Palestina, Mali, Maroko, Senegal … + Dj Itsua. )

22:00etan Boluda Kabareta

EKAINAK 23 domeka
11:00etan Aire libreko margo lehiaketa (Inskripzioa egunean bertan 11:00ak arte. Sariak: 200 euro, 100 euro eta 50 euro). Umeen marrazki lehiaketa ere egingo da

Iluntzean: San Juan bezperako afaria, sua eta Luhartzen erromeria Jai Batzordearen eskutik

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.