[dotb.eus] Bihar Durangon, “Durangon Folk”

Hiru taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan
Eugiko dantza taldea

DURANGO.- Bihar, zapatua, eguerdiko 12:00etatik 14:30ak arte, Durangon Folk dantza eta musika jaialdia izango da protagonistaDurangoko kale eta plazetan zehar.
Aurtengo 20. edizioa ospatuko du jaialdiak. “Lehenengo edizioan hartan Galizia eta Kataluniako taldeak izan ziren. Ondorengoetan hainbat herrialdetakoak gonbidatu ziren; Menorka, Malaga, Madrile, Asturias zein Kantabriakoak.
Gure helburua mantendu dugu urte hauetan: kulturartekotasuna lantzea, gure folklorea erakutsiz eta kanpokoena ikusteko aukera emanez. Aberasgarria deitzozu mugak gaintzea, alegia, harresiak eraiki beharrean, zubiak eraikitzea. Eta horrela, ia konturatu barik 20. ediziora heldu gara”, azaldu dute antolatzaileek.

Biharko edizioan talde hauek arituko dira: Nafarroako Eugiko dantza taldea, Landetako, Mont de Marsan herriko Lous Tchancayres hankapalu taldea eta Durangoko Kriskitin dantza taldea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.