[dotb.eus] Bihar Euskadirako Estatutu berria berbagai Abadiñon

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
Gure Esku Dagok antolatuta, berbaldia 19:00etan, izango da, Txanporta Kultur Etxean
Gure Esku Dago ekimena etapa berri bati ekitera doa

ABADIÑO.-Gure Esku Dagok antolatuta, berbaldia bihar izango da 19:00etan,  Txanporta kultur etxean. Zelai Nikolas, Iñigo Urrutia eta Josu Etxaburuk emango dituzte azalpenak.

Gure Esku Dago etapa berri bati ekitera doa. Testuingurua kontuan hartuta, aurrera begira zer asmo dauden azalduko dute hizlariek. Gure Esku Dagoko bozeramaile berria den Josu Etxaburuk emango ditu gako nagusiak: herri mugimendua nondik datorren eta norantz doan azalduko du.

Estatutu berria

Zelai Nikolasek eta Iñigo Urrutiak autogobernu ponentzia eta Euskadirako estatutu berria izango dituzte berbagai. Estatutu horren ezaugarri nagusietan sakondu eta erabakitzeko eskubidea zelan jasoko litzatekeen azalduko dute, modu argi eta ulerterrazean.

Zelai Nikolas Ezkurdia Gure Esku Dago herri plataformaren bozeramaile ohia da. Lanbidez Eusko Jaurlaritzako legelari, erabakitze-eskubidearen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu du.
Iñigo Urrutia Libarona legelaria eta EHUko irakaslea da. Euskadirako estatu berrirako testu artikulatua lantzen dabilen idazketa-taldeko kidea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.