Lehenengoa urtarrilan ospatu zen Durangon

DOT KIROLAK.-Datorren igandean, otsailak 26, Durangaldeko bigarren herri kirol iardunaldia egingo da Zornotzako Larrea kiroldegian benjamin eta alebin kategorian.
Lehenengo topaketa urtarrilaren 21ean ospatu zen Durangon eta Pilotazale Durango taldea bostgarren geratu zen 35 puntukin. Momentuz puntu gehien dituztenak Zeberio A, Lekeitioko Ikastola eta San Fidel dira Benjamin kategorian
Bigarren topaketa hau ere goizeko 11:00etan hasiko da eta burutuko diren probak zaku erute, txingak, lokotx bilketa, ingude eta sokatira izango dira.