[dotb.eus] “Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” dinamika Durangaldean

AEKren ekimena hainbat udalerritan ospatuko da bihar
AEKren dinamika berria igandean burutuko da.

DURANGALDEA.- Igande honetan, martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Durango, Zornotza eta Elorrion, “Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” AEKren dinamika berria burutuko da. Segurtasun-neurrietara egokitutako ekimen xume honen ardatz nagusiak euskararen erabileran eragitea, euskara plazara eramatea, helduen euskalduntzearen garrantzia azpimarratzea eta Korrika ez egiteak eragingo duen kalte ekonomikoa arintzea da.

Horrela Euskal Herriko 80 herritan baino gehiagotan ekitaldi xumeak burutuko dira ordu berdinean. Bertsolaria, grafiteroa, kantuak eta, Euskal Herrian Euskaraz rap-a abestuko da. Zornotzaren kasuan ekitaldia Zelaieta parkean izango da, Elorrion Herriko Plazan izango da eta Durangoren kasuan Santa Ana plaza izango da topagunea.

Ekarpen kanpaina

Egungo egoeran, eta Korrika atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuan eta ekimen honen baitan ekarpen kanpaina bat jarri dute martxan. “Zorpetze horri ere aurre egin beharko diogu, eta herritarren sostengua nahi dugu. Aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den Korrikak babes erraldoia jasoko duelakoan gaude, benetan behar dugu-eta”, adierazi dute antolatzaileek.

Orain arte 12.360 euro baino gehiagoko ekarpena jaso dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.