[dotb.eus] Dantzak, kontzertuak eta nekazaritza-olinpiadak Berrizko Antonio Deunaren jaietan

Datorren urtarrilaren 30era arte mota guztietako ekitaldiak egongo dira

Dantzak, pilota partiduak eta musika ez dira faltako Berrizko Antonio Deunaren jaietan

BERRIZ.- Antonio Deunaren bezperan altxatu zuten Donien Atxa Berrizen eta datorren urtarrilaren 30era arte bertan egongo da bitartean hainbat ekitaldi egongo direlarik.

Horrela, gaur urtarrilaren 18an Olakuetan kalejira izango da 19,00etatik aurrera eta bihar, urtarrilak 19, ohiko Sagardotegi ibiltaria ospatuko da ondoren odoleste janarekin. Gaueko 21,00etan San Antonio XII. Pilota Txapelketaren finalak ospatuko dira.

Eta asteburuan ere betes hainbeste ekitaldi “Lapsus Kabare” antzerkiarekin, musika kontzertuekin edota Durangoko “L’Atelier” dantza eskolako emanaldiarekin “bertan berriztar asko daude dantza ikasten eta beraiek izango dira protagonista” adierazi zuen Bego Madariaga kultura eta euskara zinegotziak.

Igandean XXXVII. Barazki eta fruitu erakusketa, baserriko olikasko dastaketa eta Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeen ekitaldia egongo da

Urtarrilaren 22an urtero bezala nekazaritza-olinpiadak ospatuko dira.  Berrizko Udaletik olinpiada hauetan parte hartzera gonbidapena luzatzen dute “ekintza oso polita da, eta, ikusle izateaz gain, berriztarrak parte-hartzaile izatea gura dugu”, azpimarratu zuen Bego Madariagak.

Berrizko San Antonio jaiei urtarrilaren 30ean emango diete amaiera. 19:00etan Donien Atxa kendu, eta 21:00etan afaltzeko batuko dira olakuetarrak.

EGITARAUA

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.