Eguerdiko 13.00etan hasi eta gaueko 22.00ak arte jarraituko du ekitaldiak

DURANGO.- Ikasturtea bukatzeko ekitaldi berezia antolatu du Durangon AIKO dantza taldeak eguerdi aldean kalez kale dantzan egitea eta arratsaldean Plateruena Kafe Antzokian bazkaldu, kantatu eta dantzan egin.
Egitaraua eguerdiko 13.00etan hasiko da Sokadantza Andra Mari eleizpean eta jarraian kalejira-kantaldia-poteo-dantzaldia. Ondoren, 14,30ean Txakoli gonbitea egingo dute Plateruena Kafe Antzokian eta 15.00etan bazkaria.
Arratsaldean jaiak jarraituko du dantzaldi-erromeriarekin eta 20.00etan Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala ere egongo da 22.00etan bukatzeko “Mi carro”rekin.
Bazkaltzeko plaza mugatuak izango dira eta ticketak salgai Plateruena tabernan bertan.