[dotb.eus] Dendak Bai eta Kurutziaga Ikastola elkarlanean herriko dendarien alde

Lehenengo ekimen bat antolatu dute urte amaierara arte
Alex Palacios eta Urko Rodriguez

DURANGO.- Dendak Bai Merkatari Elkartea eta Kurutziaga Ikastola elkarlanean hasi dira eta azpimarragarria den lehenengo ekimen bat antolatu dute hemendik urte amaierara arte. Kurutziaga Ikastolan ohikoa izan da Gabonetako Loteriaren partizipazioak banatzea bere komunitatean (familiak eta langileak). Aurten ordea, hainbeste urtean egindakoari buelta eman eta Durangoko merkatariak biltzen dituen Dendak Bai elkarteari loteria ordezkatuko duen zoketa bat antolatzea proposatu zion.

Zelan izango den “Gabonetako Zozketa”

Kurutziaga Ikastolako hezkuntza komunitateak (familiek eta langileek) orain arte Gabonetakoa Loteriara bideratutako zenbatekoa bideratuko du zozketa honetara. Horretaz gainera, Dendak Bai elkarteak beste 2.000 euro jarriko ditu saritan, bazkide diren establezimenduetan trukatzeko erosketa baleen bitartez:

1. Saria: 500 euro erosketa baleetan.

2. Sariak: 50 sari 100 eurotako erosketa baleetan.

3. Sariak: 50 sari 50 eurotako erosketa baleetan.

Zozketa abenduaren 15ean, Kurutziaga Ikastolaren urteko Batzar Nagusian egingo da Egoera honetan, horrelako elkarlanak ezinbestekotzat jotzen dira aurrera jarraitzeko eta herri batek behar duen aberasgarritasun ekonomikoa zein soziala bizirik mantentzeko. Biak, arlo ezberdinetakoak baina herriko eragile garrantzitsuak diren neurrian, bat egiten dute hainbat baloreekin: gertutasuna, konfiantza, jasangarritasuna… Eta elkarlan hau hemendik aurrera emango direnetatik lehenengo urratsa baino ez izatea espero dute alde biek.

Lehenengo aldia da ikastetxe batek horrelako proposamena egiten diola eta hori dela eta, Dendak Baik elkarlana oso positiboa dela uste du, bien arteko harremana indartzen delako zein sariak herriaren onerako direlako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.