[dotb.eus] Durangaldeko Elikadura Mahaiak 2020ko lehenengo bilera egin du

  • 46
    Shares
Helburua ideiak eta ilusioak konpartitzea eta guztien arteko sinergiak topatzea da
Bileran eragile publiko eta pribatuek hartu zuten parte

BERRIZ.- Durangaldeko Elikadura Mahaiak urteko lehen bilera egin zuen pasa den otsailaren 26an Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Berrizen duen egoitzan. Bileran, 2019. urtean egindako lanari gainbegirada bat bota zioten parte hartu zuten eragileek. Horrez gain, entitate bakoitzak bere aldetik egindako lanaren deskargua egin zuen, eta Landa Garapenerako Alkartean 2020. urtean landu beharreko proiektuak konpartitu zituzten. Honen ondorioz entitate ezberdinen topaketarako mahai honek, jaio zen momentuan eduki zuen helburua mantentzen jarraitzea bermatu zuten; hau da, proiektuak, ideiak eta ilusioak konpartitzea eta guztien arteko sinergiak topatzea.

2020 urteko lehenengo bilerako parte-hartzaileak
Elikadura arloko eragile publiko eta pribatuek osatzen dute Elikadura Mahaia, eta honakoak dira lehenengo bileran parte hartu zuten eragileak: Soloko nekazal elkartea; Gastronomía Cantábrica; Berton Bertokoa ekimena; Karmengo Ama Ikastetxea; ENEEK; Zuk Aldatu Ermuko kontsumo taldea; Elika Fundazioa; EHNE Bizkaia; Mañariko Udala; Ausolan; Lauaxeta Ikastola eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartea.

Durangaldeko Elikadura Plana: “Elikatu Durangaldea”

Iazko martxoan aurkeztutako “Elikatu Durangaldea” Planaren helburuak gauzatzeko hanka garrantzitsua da Elikadura Mahaia. Plan honen helburua elikadura osasuntsu eta iraunkorra balio komun garrantzitsu moduan errotu eta horren bitartez aldaketa esanguratsuak sustatzea da eskualdean; elikagaien produkziotik hasi eta hondakinen kudeaketaraino, kontsumotik pasatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.