dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Durangoko Azokaren 54. edizioak aurtengo kartela aurkeztu du

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko den 54. azokaren leloa «Osorik DA!» izango da
Gaur goizean Andra Mariko elizpean aurkeztu da kartela. 

DURANGO.- Gaur goizean ezagutzera eman du Durangoko Azokak 54. edizioaren kartela Oier Zuñigak eginikoa, eta azokaren ekosisteman oinarritutako lana. Durangoko Azoka bere hasierara itzuli da kartelaren aurkezpena Durangoko Andra Mariren elizpean eginez «Durangoko azokaren hastapenetara etorri gara, muinera, esentziara», azaldu du Nerea Mujikak. Baina hain zuzen ere azokak garaian garaiko beharretara egokitzeko izan duen gaitasuna nabarmentzeko erabaki dute aurkezpena leku horretan egitea.

Bertan, Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko presidenta, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, eta Ima Garrastatxu Durangoko alkatea egon dira.

Aurtengo edizioa abenduaren 5etik 8ra ospatuko da eta bere leloa «Osorik DA!» izatea erabaki dute «Durangoko Azoka ekosistema berezi bat da, gune, babesle, Gerediaga elkartea, eta eragile ezberdinen arteko elkarlanean egiten duguna eta egingo duguna, denona da, osotasun bat da…» horrela azaldu du Nerea Mujikak  aurtengo leloaren arrazoia. Dioenez, elkargune bat da Durangoko Azoka, bertan guztiek baitute tokia, bai sortzaileek, bai ekoizleek, bai eta irakurle, ikusle eta entzuleek ere. Eta osotasun ideia horregatik aurtengo azokaren leloa: «Osorik da!». Eta horregatik Oier Zuñiga artistak okasiorako sortutako kartela ere «Durangoko Azokan ekosistema propio eta bizidun bat sortzen da. Osatzen dugu. Etengabe mugitzen dena. Finean Osorik Da» azaldu du Zuñigak.

Oier Zuñiga (Iruñea, 1986), ilustratzaile izateaz gainera, aktore ere bada, eta Artedrama, Le Petite Theatre du Pain eta Dejabu Panpin Labortegiak sortutako Zaldi urdina antzezlanarekin dabil orain biran. Zuñigak sorkuntzari buruz duen ikuspegi «integrala» nabarmendu dute Gerediaga elkarteko ordezkariek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.