Datorren ekainaren 3an banatuko dira sariak Plateruena Kafe Antzokian

DURANGO.- Durangoko Udalak, Julene Azpeitia Lehiaketako sarituak ezagutzera eman ditu. Aurten, guztira, 319 obra jaso dira, iaz baino bost gehiago, 245 ipuin eta 74 olerki eta bertso.
1983 urtean hasi zen martxan Julene Azpeitia Lehiaketa antolatzen umeak eta euskara uztartzeko helburuarekin, horiek baitira hain zuzen ere, euskararen etorkizunaren ardatz eta esperantza. Lehiaketan, alde batetik Durangoko eskoletako gazteek eta kanpoko eskoletan ari diren gazte durangarrek (18 urte artekoak) parte hartu dute eta bestetik, 18 urtetik gorako edonork. Aurten ere, epaimahaia Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendaturiko zenbait adituk osatu dute.
Sariak banatzeko ekitaldia datorren igandean, ekainaren 3an izango da Plateruena Kafe Antzokian, 12:00etan.
Hauek dira aurtengo LAN SARITUAK


