dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Durangoko Plataforma Feministaren asanblada irekia greba feminista antolatzeko

Datorren urtarrilaren 21ean Andragunean izango da ekitaldia
Asanblada irekia Andragunean ospatuko da urtarrilaren 21ean goizeko 11,00etan

DURANGO.- Martxoaren 8an greba feminista antolatuko da Euskal Herrian. Baina ez da greba klasikoa izango soilik, baizik eta mugimendu feministak herriz herri diseinatzen dituzten ekintzez osaturiko greba izango da. Hau dela eta datorren urtarrilaren 21ean Durangoko Plataforma Feministak asanblada ireki bat antolatu du Andragunean, goizeko 11:00etan.

Ekimen honekin aldarrikatu nahi dana antolatzaileen esanetan «etxeko eta zaintza lanak, lan bezala aitortzea da, egungo sistema ekonomiko eta sozial hau emakumeok egiten dugun lan ikusezinari esker mantentzen dela ikusaraztea, lan hauek gizartearen ongizatea eta aberastasuna ahalbidetu eta sortzen dutela eta bizitza eta pertsonak egon behar dutela sistemaren erdigunean, eta ez egun dauden moduan merkatuak».

Vaga de Totes hartzen dute adibidetzat, zaintza lanei ikusgarritasuna emateko Bartzelona inguruan 2014ean emandako mugimendua. Greba honekin, langabetuak, prekarioak, etxekoandreak, etxeko langileak, sexu-langileak, paperik gabeko etorkinak, erretiratuak eta lan mundu produktiboaren martxa ahalbidetzen duen lan erreproduktibo guztia egiten duten pertsonen eskubideak aldarrikatu zituzten.

Baina, zer da emakumeen greba bat? Zer da greba feminista bat? «Greba iruditegi eta kontzeptua aldatu edota birpentsatu nahi dugu; sare bat sortu, ikustezinak diren lanak ikustarazi, aitortza egun bat izatea…»  aldarrikatu dute.

Horretarako, greba feminista emakumeen erara diseinatzen hasteko, Durangoko Plataforma Feministak urtarrilaren 21ean asanblada ireki bat antolatu du Andragunean, goizeko 11:00etan. Bertan, hainbat arlo ezberdinetako emakume langileak batu¡ nahi dute eta martxoaren 8rako dituzten ideia eta proposamenak landu. «Guk aldarrikatu nahi dugunaren arabera, greba klasikoari formatu berri bat emango diogu eta, horretarako, Durangoko emakume langile guztien ikuspuntua ezinbestekoa da» adierazi dute antolatzaileek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.