[dotb.eus] Ehun txikik baino gehiagok hartu dute parte Elorrioko Kirol Astean

Udalak “oso positibotzat” jo du umeen artean izandako harrera ona
Kirol Astea pasadan pazo astean ospatu zen

ELORRIO.- Elorrioko Udalak “oso positibotzat” jo du pazko astean zehar egin den Kirol Asteak umeen artean izandako harrera ona. Izan ere, Kirol Aste honetan 6 eta 12 urte bitarteko ehun umek baino gehiagok hartu dute parte, eta apirilaren 6, 7, 8 eta 9an, goizez zein arratsaldez, kirol jarduera ugari egin ahal izan dituzte.

Kirol Asteak eguraldi ona izan du lagun, eta, horri esker, kanpoko eta barruko jarduerak egin ahal izan dira, eta guztiek parte hartze handia izan dute. Proposatutako aukera guztien artean, orienting jardueretan, jolas tradizionaletan, patinetan, kirol kolektiboetan (futbola eta saskibaloia), kirol txokoetan, mendi irteeran eta, neurri txikiagoan, igerilekuko eta dantzako jardueretan izandako parte hartzea azpimarratu behar da.

“Pandemiak markatuta egon arren, Kirol Astea zelan igaro den oso modu positiboan baloratzen dugu. Pandemia hor dagoen arren, umeek jaiegun horietarako beste aukera bat izan dute, eta kirol eta aisialdi jarduera guztiak modu seguruan, dibertigarrian eta osasungarrian gauzatu ahal izan dituzte. Udalak eskerrak eman gura dizkie ekimen honetan konfiantza izan duten familiei eta Kirol Astea gauzatu ahal izatea ahalbidetu duten pertsonei. Datorren urtean indar, gogo eta ilusio gehiagorekin itzuliko gara”, adierazi du Dani Palacios kirol eta jarduera fisikoko zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.