dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Elorrioko ‘Ferixa Nausikoak’ iragartzeko kartel lehiaketa martxan

Lanak aurpezteko epea maiatzaren 31ra artekoa da
Erabakia ekainaren 22an argitaratuko da

ELORRIO.- Elorrioko Udalak jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko prozesua martxan ipini du. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31era arte zabalik egongo da eta irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Partaide bakoitzak nahi beste kartel aurkeztu ahal izango du, baldin eta kartelok beste lehiaketaren batean sarituak izan ez badira.
Kartelaren neurria 70/50 cm-koa izango da.
Egileak nahi duen teknika erabiliko du eta kartelean – Ferixa Nausikoak 2018 – Elorrio – irailak 1 –9 – testua derrigorrean agertu behar da.

Lana euskarri digitalean (photoshop programarekin formatu bateragarria) eta luma paperean aurkeztuko da.
Luma paperean inprimatutako kartela eta CD-a Elorrioko Udaleko HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira sinatu gabe. Horiekin batera, gutunazal itxi bat entregatuko da eta barruan honako datuak jasoko dira: izena, bi abizen, helbidea, e-maila eta harremanetarako telefono zenbakia. Paperean, CD-an eta gutunazalean egileak aukeratutako leloa baino ez da agertuko. Ez da agertuko identifikatzeko balio duen daturik.

Kartel irabazlearen aukeraketan herri-epamahai eta epamahai tekonikoa egongo da

Herri-epaimahaiak aukeratzeko aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxeko sarreran ikusgai egongo dira ekainaren 2tik 16ra arte eta nahi duen guztiak botoa emateko aukera izango du. Bestalde, epaimahai teknikoak Udaletxeko eta jai-batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesionalek osatuko dute. Epaimahai honek herri-epaimahaiaren botoak kontuan hartuta hautatuko du kartel irabazlea.

Erabakia apelaezina izango da eta ekainaren 22an argitaratuko da udaletxeko iragarki-oholean, eta ondoren, udalaren web orrian. Saria hutsal deklaratu ahal izango da.

Saririk gabeko lanak uztailaren 30etik irailaren 15era bitartean jaso beharko dira Iturri Kultur Etxean. Epe hori igarota, ez da lanik bueltatuko. Antolatzaileek ahalik eta arretarik handienaz zainduko dituzte lanak, baina ez dira erantzule izango galdu edo narriatuz gero.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.