[dotb.eus] Emakume ekoizleen lana ezagutaraziko da Abadiñoko VII. Baserri Egunean

Irailaren 28an izango da eta 30ean III. Trashumantzia ibilbidea egingo da
Irailaren 28 eta 30ean ospatuko da

ABADIÑO.- Abadiñoko Udalak eta Alluitz Naturak urtero antolatzen duten Baserri Egunaren zazpigarren edizioa irailaren 28 eta 30ean egingo da aurten, emakume ekoizleen lana ezagutarazteko. Landa Garapen, Turismo eta Merkataritzako zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez, emakumeek baserrian egiten duten lana ikusezina da, nahiz eta askotan emakumeek eraman lepoan lan horren zama guztia.

Irailaren 28an, 17:30etatik aurrera, Durangaldeko eta Bizkaiko emakume baserritarrek ekoitzitako txorizo, gazta, mermelada eta beste zenbait produkturekin prestatutako 400 bat pintxo dastatu ahal izango dira doan Matienako Traña plazan. Ordu berean, umeendako tailerretan emakumeen kolorea irudikatuko duten poltsa moreak egingo dira. Orobat izango dira mundu osoko herri kirolak eta talo tailer bat. Azkenik, 19:30etan, txapel jaurtiketako norgehiagoka.

Irailaren 30ean III. Trashumantzia ibilbidea egingo da, Patxi Solanaren 200 ardi eta Hamaika Izpi enpresaren hiru euskal pottokarekin. Abereak Atxarten abiatuko dira 10:00etan eta Urkiolara igoko dute Txakurzulon barrena. Han, 12:30etan munduko herri-kirolak eta haur tailerrak egingo dira, eta emakumeek ekoitzitako produzktuz egindako beste 400 pintxo banatuko dira dohainik.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.