Parte-hartzaileak Goiuriraino joan ziren korrikan eta ondoren enbor bi ebaki zituzten

IURRETA.- Atzo arratsaldean erronka polita egon zen Iurretan. 22 urteko Eneko Bikandik eta Mikelats Goiriak, 28 urtekoa, erronka honetan hartu zuten parte. Mikel Deuna enparatzatik Goiuriraino korrikan igo eta ondoren bakoitzak enbor bi ebaki behar izan zituzten.
Azkenean Eneko Bikandi izan zen irabazlea nahiz eta Mikelats aurretik joan bai korrikan baita ere lehen enborra ebakitzen.
Biek lan gogorra izan zuten eta jendetza ugari batu zen erronkaren inguruan giro ezin hobea sortuz.





Erronka ederra