[dotb.eus] Euskaraldiko Durangoko batzordea martxan jartzeko deialdia

  • 7
    Shares
Urtarrilaren 28an, 19.00etan bilera irekia egongo da

DURANGO.- 2020an Euskaraldia dator berriro ere, kasu honetan azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean. Aurtengoa beraz, ez da 2018koa modukoa izango, hasteko, 11 egunetik 15 eguneko ariketa soziala izatera pasako delako. Baina ez da hau aldaketa nagusia: aurtengo Euskaraldian ez dute soilik norbanakoek parte hartuko, entitateek ere hartuko dute parte. Entitateak diogunean, herriko elkarte, enpresa txiki, enpresa handi eta bestelako taldeetaz ari gara.

Beraz, bada lana aurten ere hau guztia antolatzen. Horretarako, urtarrilaren 28an, martitzena, 19:00etan bilera irekia egingo dugu, datorrenaren azalpen zehatzagoak eman eta Euskaraldiko Durangoko batzordea martxan ipintzeko.
Honenbestez, laguntza eskaini edo parte hartzeko prest dauden Durangarrak gonbidatzen ditugu bilera honetara, aurtengo Euskaraldirako batzordea osatu eta hau ahalik eta emankorrena izan dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.