Abenduaren 24an eguerdiko 13,00etan izango da kontzertua San Frantzisko elizan

DURANGO.- Datorren abenduaren 24an eguerdiko 13,00etan Gabonetako Txistu Kontzertua entzuteko aukera egongo da San Frantzisko elizan Jaizale Durangaldeko Txistularien eskutik.
Kontzertuan txistuak ezezik hainbat instrumento entzuteko aukera izango dira, metalak, hariak, pianoa besteak beste, eta horretaz gain abeslariek ere parte hartuko dute.